Ekintza Aluviz - 944 388 665
- ekintza.aluviz26@gmail.com
- San Juan Kalea 26, Barakaldo
- Consultar Horario
Alubiz Bilbao - 640386115
- alubiz.bilbao@gmail.com
- Juan de Guisasola kalea 7, Bilbao
- Consultar horario
Ekintza-Aluvizen lehengo Instagram Reel lehiaketa aurkeztu nahi dugu.
Apustuekin arazoak dituzten geroz eta nerabe gehiago etortzen zaizkigu elkartera, eta baita bideojokoekiko kontrola galdu dutenak. Ludopatia arazo larria bilakatzen ari denez, prebentzio eta sentsibilizazio lehiaketa bat antolatu dugu 13 eta 20 urte bitarteko gazteentzat.
NOLA PARTE HARTU?
1.- Grabatu ausazko joko, kirol-apustu eta bideokojoekiko adikzioaren prebentzioarekin erlazionatutako Instagram Reel bat #zurekinezdezatenjokatu etiketarekin (50 seg. eta 4 pertsona gehienez).
2.- @ekintzaaluviz kontua jarraitu eta aipatu, eta bideoa kontaktuekin partekatu ahalik eta «like» gehiago lortzeko.
3.- «Like» gehien dituzten 15 bideoen artean epe-mahaiak 3 garaile aukeratuko ditu, bideoaren kreatibitate eta originaltasunaren arabera.
Adibideak:
• Ausazko joko eta online apustuen inguruko ausnarketa.
• Autokontrol estrategiak eta arriskuen murrizketa.
• Pantailen erabilera osasungarria.
• Ze galera ekar ditzake jokoak: dirua, lagunak, denbora, autoestima, familia….
• Altxor kaxen arriskuak.
• Ausazko joko eta kirol apustuen inguruko mito eta sinismen okerrak.
• Ludopatiak ekar ditzaken ondorio sozial eta ekonomikoak.
• Bideojokoekiko adikzioak ekar ditzakeen ondorioak.
• Emakumeen estigma bikoitza ludopatian.
Guztira 1.300 euro ezartzen dira hiru saritan, honela banatuta:
Bideo onenaren lehen saria: 700 €tan baloratutako egonaldia.
Bideo onenaren bigarren saria: 400 €tan baloratutako egonaldia.
Bideo onenaren hirugarren saria: 200 €tan baloratutako egonaldia.
1.- Instagramera bideo bertikalak reel formatuan igo behar dira hurrengo etiketak erabilita #ezdezatenzurekinjoka edo #quenojueguencontigo.
2.- Bideoak igotzeko epea 2023ko maiatzaren 15etik, azaroaren 30arte da, biak barne.
3.- Bideoaren partehartzaileek 13-20 urte bitarte izan behar ditu.
4.- Partehartzaileak ausazko joko, kirol-apustu eta bideokojoekiko adikzioaren prebentzioarekin erlazionatutako Instagram Reel bat igo behar du #zurekinezdezatenjokatu edo #quenojueguencontigo etiketarekin (50 seg. eta 4 pertsona gehienez). Gainera, @ekintzaaluviz kontua jarraitu eta aipatu, eta bideoa kontaktuekin partekatu behar du ahalik eta «like» gehiago lortzeko.
5.- Ez da onartzen lehiaketa indarrean jarri aurretik igotako bideorik.
6.- ´Like gehien dituzten 15 bideoen artean epai mahiak 3 originalenak aukeratuko ditu. Epai mahiaren barbnean: Ekintza Aluvizeko bi ordezkari, Eusko Jaurlaritzako ordezkari bat eta Bilboko Udaletxeko beste ordezkari bat.
7.- Pertsona bakoitzak behin bakarrik har dezake parte.
8.- Garaileak abenduaren 15a baino lehen aurkeztuko dira. Bideo irabazleetan agertzen diren pertsonak izango dira.
9.- Bideoak ausazko joko, kirol-apustu eta bideokojoekiko adikzioaren prebentzioarekin erlazionatuta egon behar dira.
10.- Epaimahaiak bideoen balorazio irizpideak hartuko ditu kontuan:
– Originaltasuna.
– Kalitate teknikoa eta artistikoa.
– Mezuaren egokitasuna eta egokitasuna.
11.- Lehiaketaren antolakuntzak bere iritziz edukia lizun, bortitza, sexista, arrazista, denigratzailea, diskriminatzailea edo pertsonen oinarrizko eskubideak urratzen dituen lan guztiak baztertzeko eskubidea du, bai eta baldintzak betetzen ez dituztenak ere.
12.- Antolakuntzak ez du bere gain hartzen lehiaketa honetan parte hartzen duten pertsonek oinarri hauetako arauak eta Instagram plataformako komunitatearen arauak ez betetzearen erantzule.
13.- Lehiaketara aurkeztutako kartelen egileek Ekintza Aluvizeri baimena ematen diote beren lanak doan erreproduzitzeko.
14.- LEHIAKETAKO SARIAK
Guztira 1.300 euro ezartzen dira hiru saritan, honela banatuta:
Bideo onenaren lehen saria: 700 €tan baloratutako egonaldia.
Bideo onenaren bigarren saria: 400 €tan baloratutako egonaldia.
Bideo onenaren hirugarren saria: 200 €tan baloratutako egonaldia.
San Juan Kalea 26, Barakaldo
Teléfono: 944 388 665
Email : ekintza.aluviz26@gmail.com
De lunes a viernes (tarde): 16:30-20:30h
Miércoles (mañana): 11:30-14:30h
Juan de Guisasola kalea 7, Bilbao
Teléfono: 640386115
Email: alubiz.bilbao@gmail.com
Lunes, miércoles y viernes: 17:00-20:00h
Martes y jueves: 10:30-13:00h
© 2021 Asociación de ayuda a personas afectadas por juego patológico y otras adicciones sin sustancias